Web orri berria dugu!

Web orri berria dugu, eta ikus dezakezuenez blog berria ere bai. 40 urte baino gehiago daramatzagu Kai Zaharrean lan eta lan, eta hala jarraitu nahi dugu urte askoz, zuei zerbitzua ematen. Gaurtik aurrera gure berri guztiak web orrian edo Facebook-eko gure fanpagean jarrai ditzakezue.

Gure web orrian oinarrizko informazioa duzue: gure sukaldeko ordutegiak, non gauden kokatuta, edo gure karta zabala. Bertan gure establezimenduaren argazkiak dituzue, eta gure sukaldeko espezialitateak eta errazio eskaintza galanta ikus ditzakezue.

Kopa on bat hartu nahi baduzu, badakizu, Kai Zaharrean ‘Premium’ gin eta tonika eskaintza ederra dugu. Gure gin tonikak ere protagonista dira web orri berrian.

Zalantzarik baldin baduzu, edo ospakizun berezi baterako (familia, lagun edo lankide topaketak, etab.) erreserba egin nahi baduzu, bete ezazu galdetegia. Nahiago baduzu deitu 943 64 27 84 telefonora edo idatzi email-a gure helbidera: info@kaizaharra.com.

Zain gaituzue!

  • Tags:

Utzi erantzuna